Jarraian, Youtube-tik ateratako
bideo honetan belea eta azeria ipuina
ikusi dezakezue.
Blog honetan lehen hezkuntza eta ipuinak estuki loturik daudela ikusi ahal izango duzue. Lehen hezkuntzako geletan ipuinak lantzen dira umeen garapena ahalbidetzeko eta kreatibitatea bultzatzeko. Beraz, blog honetan IKT-ak erabiliz ipuinen munduan murgilduko gara.
2012-12-02
Belea eta azeria
Lehen Hezkuntzan, ipuinak
lantzeko, bideoak baliabide bezala erabili daitezke. Adibidez, ikasleek grabatu
ditzakete beraiek asmatutako bideoak. Horrela, ikasleek IKT ak erabiltzen ikasi
dezakete. Hala nola, youtube, movie maker… programak eranbiltzen ikasi ahal
dute.
Mende berrirako ipuinak
Mende berrirako
ipuinak 2004an egindako liburua da. Bertan ume eta gazteentzako ipuinak aurki
ditzakezu. Guztira 18 ipuin daude, jatorrizko hizkuntzan idatziak.
Ipuin gehienak azken urteotan argitara
emandakoak dira, nahiz eta 80ko hamarkadako bi ipuin ere hautatu dituzte (beti
daude salbuespenak). Egileei dagokienez, ipuin liburuak soilik (edo nagusiki)
idatzi dituzten egileekin batera (Cillero, Garzia, Iturbe, Linazasoro,
Lizarralde, Mujika Iraola, Zaldua), beste literatur generoetan ere ekarpen
interesgarriak egin dituzten egileak aurki daitezke (Atxaga, Cano, Lertxundi,
Montoia, Oñederra, Rozas, Sarrionandia)... edo bibliografia zabaleko egileak,
oso ibilbide laburrekoekin batera. Azkenik, bada hautatutako testuen gainean
azpimarratzea merezi duen beste ezaugarri bat: luzerari dagokiona. Ipuin
gehienen luzera antzekoa bada ere (15 orri baino gutxiagoko ipuinak dira
gehienak), badira ipuin zinez laburrak eskaintzen dizkiguten egile
interesgarriak.
Lan hau liburu-dendetan aurki dezakezue, baita liburutegietan ere. Niri oso
liburu interesgarria iruditu zait ipuin entretenigarriak biltzen baititu.
2012-11-12
Ipuinak eta sentimenduak
Sentimenduak eskolan gutxitan lantzen direnez, liburu hau aukeratu dut sentimenduak lantzeko. Hauek issuu web orrialdean aurki ditzakezue. Bertan, sentimenduak lantzen diren euskarazko ipuin gehiago aurki ditzakezue, hala nola, Haserre nagoenean eta Triste nagoenean.
2012-11-05
EBOOK
Betidanik ezagutu izan dugun liburu formatua aldatu egin da. Teknologiari esker, liburu elektronikoak aurki ditzakegu, hain zuzen ere, liburuak formatu digitalean irakurtzeko erabiltzen diren gailuak. E-book, eBook, ekoliburua edo e-liburua, liburu baten bertsio elektroniko eta digital bat da.
Euskaraz idatzitako haurrentzako ipuinak ebook formatuan aurki ditzakezu www.casaldellibro.com orrialdean.

Nire ustez, liburu elektronikoen abantaila asko dituzte. Alde batetik, paperik ez delako erabiltzen. Horretaz gain, nahiz eta liburu luzeak irakurri gailuak pisu bera du eta gure besoek hori eskertzen dute.
Bestaldetik, espazio oso txikian hainbat liburu eraman ditzakezu, zuk nahi duzun lekura. Adibidez, oporrak baldin badituzu eta maletan leku gutxi baduzu oso aproposak dira gailu hauek, edota metroz lanera edo ikastera bazoaz poltsa txiki baten eraman dezakezu. Azkenik, liburu formatu originalak baino merkeagoak dira, eta liburu asko doan lortu ditzakezu.
Euskaraz idatzitako haurrentzako ipuinak ebook formatuan aurki ditzakezu www.casaldellibro.com orrialdean.

Nire ustez, liburu elektronikoen abantaila asko dituzte. Alde batetik, paperik ez delako erabiltzen. Horretaz gain, nahiz eta liburu luzeak irakurri gailuak pisu bera du eta gure besoek hori eskertzen dute.

2012-10-29
Hallowen eta horren kontakizunak
Honako aste honetan Halloween jai anglosaxoia ospatzen da leku askotan. Jaialdi hau estuki loturik dago beldurrezko ipuinekin. Horretaz gain, oso modu desberdinetan ospatzen da zenbait lekutan.
Hau guztia hobeto azaltzeko, eta ingelesa pixka bat jorratzeko, Slideshare orrialdean aurkitutako aurkezpena utziko dizuet. Bertan, Hallowen-ari buruzko ariketak egin daitezke, eta ipuinak zelan egin azaltzen du:

2012-10-22
Hiru hirukiak
Hiru hirukiek ostatutako marrazki bidizunak oso esanguratsuak izan dira gure haurtzaroan. Hiru ahizten bidez, ipuin desberdinak ezagutu ditugu. Protagonistak istorio guztietan Ane, Terese eta Elene dira, sorgin aspertuarekin batera.
Hiru hirukiak zigorra merezi duen ekintzaren bat egiten dute, eta sorgin aspertuak ipuin baten barrura bildaltzen die. Hemen youtuben aurkitutako telesaiaren zatitxo bat utziko dizuet:
Hiru hirukiak zigorra merezi duen ekintzaren bat egiten dute, eta sorgin aspertuak ipuin baten barrura bildaltzen die. Hemen youtuben aurkitutako telesaiaren zatitxo bat utziko dizuet:
2012-10-15
Euskal idazleak
Ipuinei buruzko blog honetan idazleei buruzko sarrera bat beharrezkoa dela uste dut. Beraz, euskal idazleek merezi duten garrantzian oinarrituz, gustokoenen zerrenda utziko dizuet:
- Gabriel Aresti
- Bernardo Atxaga
- Amaia Lasa
- Joseba Sarrionandia
- Miren Agur Meabe.
Eta haur literaturan sakonago aritu direnak:
- Pello Añorga
- Joxantonio Ormazabal -
Arantza Ibarra
- Patxi Zubizarreta
- Mariasun Landa.
Azkenik, haur literatura asko jorratu duen argitaletxearen linka utziko dizuet, bertan, hainbat bilduma desberdin aurki ditzakezue: Erein

2012-10-11
Kamishibai - Ipuinak
Ipuinei buruzko orrialde desberdinetan aritu naiz, eta Kamishibai kontzeptua aurkitu dut: Kami hitzak papera esan nahi du. Kamishibai hitzak, berriz, paperezko antzerkigintza esan nahi du.
Ipuinak kontatzeko teknika bat da kamishibai.
Kamishibai kontzeptuaren informazio gehiago orrialde honetan aurki ditzakezue. Dena dela, hau guztia ulergarria izateko ikus ezazue hurrengo bideoa:
Zamudioko eskolako 6. mailako ikasleek Kamishibai teknika erabiliz egin duten ipuina aurkezten dizuet, youtuben aurki ditzakezuena:

2012-10-05
Ipuinak eta musika loturik daude
Ipuin asko daude, baita ipuinak kontatzeko modu desberdinak ere! Honako honetan Oskorri taldeak abestutako ipuina utziko dizuet, goear orrialdean aurki dezakezuena. Amaiaren ipuina Oskorriren eskutik:
2012-09-24
LHko ipuinak lantzeko gida
Ipuinak lantzeko gida oso interesgarri bat utziko dizuet. Bertan Lehen Hezkuntzan ipuina lantzeko zenbait aukera aurki ditzakezue.
2012-09-21
Balioak eta ipuinak
Oraingo honetan sarean aurkitutako ipuinei buruzko elkarrizketa entretenigarria partekatuko dut.
Haurrentzako ipuinek balioak transmititzen dituzte, eta horren garrantziaz mintzatu da Oihane Ugarteburu, psikologian litzentziatutako gaztea.
Horrelako galderen erantzunak aurki ditzakezu elkarrizketan: Ipuin guztiek transmititzen dituzte balio batzuk? Txanogorritxu edota Mari Errauskin kaltegarriak dira balio aldetik? Elkarrizketa irakurtzeko gogoak badituzu egin klik

2012-09-17
Ipuinak sarean
Blogarekin hasteko Slideshare web orrialdean aurkitutako ipuin interesgarri bat utziko dizuet. Sar zaitezte eta euskaraz hainbeste ipuin daudela ikusi ezazue.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)