Blog honetan lehen hezkuntza eta ipuinak estuki loturik daudela ikusi ahal izango duzue. Lehen hezkuntzako geletan ipuinak lantzen dira umeen garapena ahalbidetzeko eta kreatibitatea bultzatzeko. Beraz, blog honetan IKT-ak erabiliz ipuinen munduan murgilduko gara.

2012-12-02

Mende berrirako ipuinak


Mende berrirako ipuinak 2004an egindako liburua da. Bertan ume eta gazteentzako ipuinak aurki ditzakezu. Guztira 18 ipuin daude, jatorrizko hizkuntzan idatziak.

Ipuin gehienak azken urteotan argitara emandakoak dira, nahiz eta 80ko hamarkadako bi ipuin ere hautatu dituzte (beti daude salbuespenak). Egileei dagokienez, ipuin liburuak soilik (edo nagusiki) idatzi dituzten egileekin batera (Cillero, Garzia, Iturbe, Linazasoro, Lizarralde, Mujika Iraola, Zaldua), beste literatur generoetan ere ekarpen interesgarriak egin dituzten egileak aurki daitezke (Atxaga, Cano, Lertxundi, Montoia, Oñederra, Rozas, Sarrionandia)... edo bibliografia zabaleko egileak, oso ibilbide laburrekoekin batera. Azkenik, bada hautatutako testuen gainean azpimarratzea merezi duen beste ezaugarri bat: luzerari dagokiona. Ipuin gehienen luzera antzekoa bada ere (15 orri baino gutxiagoko ipuinak dira gehienak), badira ipuin zinez laburrak eskaintzen dizkiguten egile interesgarriak. 



Lan hau liburu-dendetan aurki dezakezue, baita liburutegietan ere. Niri oso liburu interesgarria iruditu zait ipuin entretenigarriak biltzen baititu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario