Betidanik ezagutu izan dugun liburu formatua aldatu egin da. Teknologiari esker, liburu elektronikoak aurki ditzakegu, hain zuzen ere, liburuak formatu digitalean irakurtzeko erabiltzen diren gailuak. E-book, eBook, ekoliburua edo e-liburua, liburu baten bertsio elektroniko eta digital bat da.
Euskaraz idatzitako haurrentzako ipuinak ebook formatuan aurki ditzakezu
www.casaldellibro.com orrialdean.
Nire ustez, liburu elektronikoen abantaila asko dituzte. Alde batetik, paperik ez delako erabiltzen. Horretaz gain, nahiz eta liburu luzeak irakurri gailuak pisu bera du eta gure besoek hori eskertzen dute.

Bestaldetik, espazio oso txikian hainbat liburu eraman ditzakezu, zuk nahi duzun lekura. Adibidez, oporrak baldin badituzu eta maletan leku gutxi baduzu oso aproposak dira gailu hauek, edota metroz lanera edo ikastera bazoaz poltsa txiki baten eraman dezakezu. Azkenik, liburu formatu originalak baino merkeagoak dira, eta liburu asko doan lortu ditzakezu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario