Jarraian, Youtube-tik ateratako
bideo honetan belea eta azeria ipuina
ikusi dezakezue.
Blog honetan lehen hezkuntza eta ipuinak estuki loturik daudela ikusi ahal izango duzue. Lehen hezkuntzako geletan ipuinak lantzen dira umeen garapena ahalbidetzeko eta kreatibitatea bultzatzeko. Beraz, blog honetan IKT-ak erabiliz ipuinen munduan murgilduko gara.
2012-12-02
Belea eta azeria
Lehen Hezkuntzan, ipuinak
lantzeko, bideoak baliabide bezala erabili daitezke. Adibidez, ikasleek grabatu
ditzakete beraiek asmatutako bideoak. Horrela, ikasleek IKT ak erabiltzen ikasi
dezakete. Hala nola, youtube, movie maker… programak eranbiltzen ikasi ahal
dute.
Mende berrirako ipuinak
Mende berrirako
ipuinak 2004an egindako liburua da. Bertan ume eta gazteentzako ipuinak aurki
ditzakezu. Guztira 18 ipuin daude, jatorrizko hizkuntzan idatziak.
Ipuin gehienak azken urteotan argitara
emandakoak dira, nahiz eta 80ko hamarkadako bi ipuin ere hautatu dituzte (beti
daude salbuespenak). Egileei dagokienez, ipuin liburuak soilik (edo nagusiki)
idatzi dituzten egileekin batera (Cillero, Garzia, Iturbe, Linazasoro,
Lizarralde, Mujika Iraola, Zaldua), beste literatur generoetan ere ekarpen
interesgarriak egin dituzten egileak aurki daitezke (Atxaga, Cano, Lertxundi,
Montoia, Oñederra, Rozas, Sarrionandia)... edo bibliografia zabaleko egileak,
oso ibilbide laburrekoekin batera. Azkenik, bada hautatutako testuen gainean
azpimarratzea merezi duen beste ezaugarri bat: luzerari dagokiona. Ipuin
gehienen luzera antzekoa bada ere (15 orri baino gutxiagoko ipuinak dira
gehienak), badira ipuin zinez laburrak eskaintzen dizkiguten egile
interesgarriak.
Lan hau liburu-dendetan aurki dezakezue, baita liburutegietan ere. Niri oso
liburu interesgarria iruditu zait ipuin entretenigarriak biltzen baititu.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)