Blog honetan lehen hezkuntza eta ipuinak estuki loturik daudela ikusi ahal izango duzue. Lehen hezkuntzako geletan ipuinak lantzen dira umeen garapena ahalbidetzeko eta kreatibitatea bultzatzeko. Beraz, blog honetan IKT-ak erabiliz ipuinen munduan murgilduko gara.

2012-10-29

Hallowen eta horren kontakizunak

Honako aste honetan Halloween jai  anglosaxoia ospatzen da leku askotan. Jaialdi hau estuki loturik dago beldurrezko ipuinekin. Horretaz gain, oso modu desberdinetan ospatzen da zenbait lekutan.
 Hau guztia hobeto azaltzeko, eta ingelesa pixka bat jorratzeko, Slideshare orrialdean aurkitutako aurkezpena utziko dizuet. Bertan, Hallowen-ari buruzko ariketak egin daitezke, eta ipuinak zelan egin azaltzen du:

2012-10-22

Hiru hirukiak

Hiru hirukiek ostatutako marrazki bidizunak oso esanguratsuak izan dira gure haurtzaroan. Hiru ahizten bidez, ipuin desberdinak ezagutu ditugu. Protagonistak istorio guztietan Ane, Terese eta Elene dira, sorgin aspertuarekin batera.



Hiru hirukiak zigorra merezi duen ekintzaren bat egiten dute, eta sorgin aspertuak ipuin baten barrura bildaltzen die. Hemen youtuben aurkitutako telesaiaren zatitxo bat utziko dizuet:


2012-10-15

Euskal idazleak

Ipuinei buruzko blog honetan idazleei buruzko sarrera bat beharrezkoa dela uste dut. Beraz, euskal idazleek merezi duten garrantzian oinarrituz, gustokoenen zerrenda utziko dizuet:
 - Gabriel Aresti
- Bernardo Atxaga
- Amaia Lasa
 - Joseba Sarrionandia
- Miren Agur Meabe.

 Eta haur literaturan sakonago aritu direnak:
- Pello Añorga
- Joxantonio Ormazabal -
 Arantza Ibarra
- Patxi Zubizarreta
- Mariasun Landa.

 Azkenik, haur literatura asko jorratu duen argitaletxearen linka utziko dizuet, bertan, hainbat bilduma desberdin aurki ditzakezue: Erein

2012-10-11

Kamishibai - Ipuinak

Ipuinei buruzko orrialde desberdinetan aritu naiz, eta Kamishibai kontzeptua aurkitu dut: Kami hitzak papera esan nahi du. Kamishibai hitzak, berriz, paperezko antzerkigintza esan nahi du.

Ipuinak kontatzeko teknika bat da kamishibai.

Kamishibai kontzeptuaren informazio gehiago orrialde honetan aurki ditzakezue. Dena dela, hau guztia ulergarria izateko ikus ezazue hurrengo bideoa:

Zamudioko eskolako 6. mailako ikasleek Kamishibai teknika erabiliz egin duten ipuina aurkezten dizuet, youtuben aurki ditzakezuena:
 

2012-10-05

Ipuinak eta musika loturik daude

Ipuin asko daude, baita ipuinak kontatzeko modu desberdinak ere! Honako honetan Oskorri taldeak abestutako ipuina utziko dizuet, goear orrialdean aurki dezakezuena. Amaiaren ipuina Oskorriren eskutik: