Blog honetan lehen hezkuntza eta ipuinak estuki loturik daudela ikusi ahal izango duzue. Lehen hezkuntzako geletan ipuinak lantzen dira umeen garapena ahalbidetzeko eta kreatibitatea bultzatzeko. Beraz, blog honetan IKT-ak erabiliz ipuinen munduan murgilduko gara.

2012-09-24

LHko ipuinak lantzeko gida

Ipuinak lantzeko gida oso interesgarri bat utziko dizuet. Bertan Lehen Hezkuntzan ipuina lantzeko zenbait aukera aurki  ditzakezue.

2012-09-21

Balioak eta ipuinak

Oraingo honetan sarean aurkitutako ipuinei buruzko elkarrizketa entretenigarria partekatuko dut. Haurrentzako ipuinek balioak transmititzen dituzte, eta horren  garrantziaz mintzatu da Oihane Ugarteburu, psikologian litzentziatutako gaztea.
Horrelako galderen erantzunak aurki ditzakezu elkarrizketan: Ipuin guztiek transmititzen dituzte balio batzuk? Txanogorritxu edota Mari Errauskin kaltegarriak dira balio aldetik? Elkarrizketa irakurtzeko gogoak badituzu egin klik

2012-09-17

Ipuinak sarean

Blogarekin hasteko Slideshare web orrialdean aurkitutako ipuin interesgarri bat utziko dizuet. Sar zaitezte eta euskaraz hainbeste ipuin daudela ikusi ezazue.